Kontzertu ezustekoz betea

LowRiders taldeak gaur 21:30ean Zarauzko Katixa taberna alaituko du, «iragarri ezin den» kontzertu batekin

LowRiders taldeak Zarautzen du kontzertua. Z / BERRIA.
2011ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
Aurten sortu da LowRiders talde zarauztarra. Haien musika, bertsioetan oinarritzen da, Velvet Underground, Johnny Cash, Iggy Pop, War, Sonic Youth, Kraftwerk, Donna Summer eta beste zenbaiten abestiak hartu eta beraien estilo propioan moldatzen dituzte.

Taldea lau musikariz osatuta dago, eta musika tresnen barruan, teklatua, gitarra, elektronika, baxua eta bateria jotzen dute. Ahotsarekin lagunduta.Taldea lau lagunek osatzen dute, baina gaurko kontzertuan bi taldekidek joko dute, Marek eta Michalek, iagarri ez duten beste batzuen laguntzarekin. Askotan izan dituzte kolaborazioak beren kontzertuetan. Beraz, behin ere ez dute jakiten zuzenekoan zer gertatuko den. Haien helburu nagusia jendeak beraiek adina disfrutatzea da.

Xpressionk jardueren barnean joko du LowRiders taldeak. Xpressionkek era guztietako artea, musikala nahiz bisuala, erakusteko lokal eta lekuak prestatzen ditu. Askotan terraza ugari beteta egoten direla diote, eta bertan musika jartzen dute, adibidez. Horren zeregin nagusia lan artistikoak eskaintzeko lekua aurkitzea da, eta jendeak esfortzurik egin gabe aurki ditzakeen ekimenak zabaltzea. Xpressionk-ek antolatuta, larunbatean Miren Fernandezek Orion pop euskalduna erakutsiko du.

LOWRIDERS

Non. Zarauzko Katixa tabernan.

Noiz. Gaur, 21:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.