Kontzertuz josita iritsi da udaberria Zarautzera (Gipuzkoa). Hasi da Udaberri Klub Maratoia; gaurtik igandera bitarte, hamalau kontzertu entzun ahalko dira Zarauzko plaza, kale eta tabernetan. Xpressionk kultur elkarteak antolatu du ekitaldia; aurten egingo da, aurrenekoz, Udaberri Klub Maratoia.
Bluestock taldeak joko du lehenengo, 18:30ean, Barren plazan. 19:00etan hasiko da Paul San Martin piano jotzailearen emanaldia; Santuiturri plazan joko du. The Back Tracks rock taldearen txanda izango da gero, 19:30ean. Musika plazan joko dute. 20:00etan, Makala Jazz funk Band taldeak emango du kontzertua, Zarauzko malekoian. Handik bi ordura joko du Perlak pop rock taldeak, Bixkonde kalean. Urko Menaia kantautoreak itxiko du gaurko kontzertu sorta; 23:00etan hasiko da emanaldia, Joe tabernan.
Lau kontzertu daude antolatuta biharko. 19:00etan joko du Soul Kitchen taldeak, Ziaboga tabernan. Ordu erdi geroago, Oreindik taldeak emango du kontzertua, Musika plazan. 20:00etan joko du Low Riders taldeak, malekoian. Nia Moore King bakarlaria izango da bihar jotzen azkena; Bixkonde kalean joko du, 22:00etan.
Iganderako, lau kontzertu antolatu ditu Xpressionk kultur elkarteak. Unax Noga kantautoreak eta Azkaiter Pelox Band, Lauroba eta Syrah taldeek joko dute.
UDABERRI KLUB MARATOIA
Noiz. Gaurtik igandera.
Non. Zarautzen, Gipuzkoan.