La Tremendita eta Sordera gaur Iruñeko Baluarten

La Tremendita, iaz, Murtziako (Espainia) flamenko jaialdian. MARCIAL GUILLEN / EFE.
2023ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun
MUSIKA. Joan den asteburuan Tuteran (Nafarroa) egindako sarreraren ondoren, Iruñeko Baluarte auditoriumak irekiko dizkio gaur ateak Flamenco on Fire jaialdiari. 21:30ean izango da. Manolo Caracol flamenko kantariaren omenez jaialdiak berak ekoiztutako Una historia del cantaor flamenco lana interpretatuko dute hainbat artistak: Vicente Soto Sordera-k, La Tremenditak eta Antonio Reyesek. Nafarroako Orkestra Sinfonikoa izango dute oholtzan lagun, Oliver Diazen zuzendaritzapean.

Gaurtik hilaren 27ra bitarte, artista ugari pasatuko dira Baluarteko oholtzatik: Yeye de Cadiz, Guadiana, Duquende, Eva La Yerbabuena, Paco Jarana, David de Arahal, Victor Franco, Fernanda Peña, Gema Moneo eta Sandra Carrasco. Egun hauetan, kalean ere egingo dituzte emanaldiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.