Lisabo eta Irazoki, BERRIAlagun

Lisabo taldeak eta Joseba Irazokik kontzertu bat emango dute gaur Hondarribian, BERRIAren alde

Lisabo taldeak iaz Animalia lotsatuen putzua diskoa kaleratu zuen; Hondarribian joko du gaur. BERRIA.
Erredakzioa
2012ko abenduaren 29a
00:00
Entzun
Asko dira jada BERRIAri babesa erakutsi dioten eta, proiektua aurrera eramaten laguntzeko, eskua luzatu duten musikariak eta bestelako eragileak. Lisabo taldea eta Joseba Irazoki ere BERRIAlagunak dira, eta, gaur, kontzertubat emango dute BERRIAren alde. Hondarribiko Psilocybenea aretoan emango dute kontzertua,22:00etan hasita.

Lisabo Irungo (Gipuzkoa) musika talde bat da. 1998an sortu zen, eta, urteotan, post-hardcore estiloa euskal ikus-entzuleen artean nolabait normalizatzea lortu du. Zuzenekoetan, ederki moldatzen da, eta abestiak sentsazio bereziz zipriztintzea lortzen du. Iaz, bosgarren lana kaleratu zuen: Animalia lotsatuen putzua. Taldea hauek osatzen dute: Ionyu (baxua), Jabi (gitarra eta ahotsa), Eneko (bateria), Karlos (gitarra eta ahotsa) eta Iban (bateria). Boskoteak agertoki gainean Irazoki izango du lagun gaur. Abeslariak Oso banda lau kantuko diskoan islatu ditu azken urteko kontzertuak, eta berriki kaleratutako lan hori aurkeztuko du. Gainera, Euria ari du izeneko lana prestatzen ari da, eta gaurko kontzertua disko berri horren hasiera gisa ulertzen du gitarristak. Azken urtean aritu den formatuarekin ariko da beratarra zuzenean, orkestrako musikari gisa.

LISABO + JOSEBA IRAZOKI

Noiz. Gaur, 22:00etan.

Non. Hondarribiko Psilocybenea aretoan (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.