Komunikazioa

'Mar de fueguitos' saioa, asteazken arratsaldeetan

Gaur hasiko du denboraldia Gorka Andrakaren programak, Amal Ramsis zinemagilea gonbidatuz

Erredakzioa
Donostia
2011ko urriaren 5a
00:00
Entzun
Bilboko Tas Tas irratira gaur itzuliko da Mar de Fueguitos Gorka Andrakaren irratsaioa. Aurreko denboraldian egunero ematen zuten saioa. Aurten, berriz, astero egingo dute, eta asteazkenetan emango dute, 19:00etatik 20:00etara.

Gaurko gonbidatua Amal Ramsis Egiptoko zinemagilea izango da. Aste honetan Bilbon izan da Ramsis, bere azken lana aurkezten. Egiptoko erreboltak hasi baino hiru hilabete lehenago, zinemagilea Kairoko kaleetan ibili zen kamerarekin, jendeari debekaturik zeuden gauzei buruz galdezka. Horren fruitua da Mamnou filma. Muntaketaren azkeneko egunean piztu zen Egipton «udaberri arabiarra» deitutakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.