Marty McFlyren abenturek 25 urte bete dituzte

urtzi urkizu
2010eko urriaren 30a
00:00
Entzun
Nerabe eta gazteentzako film gehienak zozo samarrak dira gaur egun, AEBetako zinema komertzial esaten diogun horren barruan. 80ko hamarkadan, ordea, izan ziren salbuespen batzuk, eta horietako bat da Back to the Future. Michael J. Fox protagonista nagusi duen lehen abentura oso entretenigarria da, eta denbora-pasarako benetan atsegina dela esan dezakegu. Istorioa ongi eramana dago; Robert Zemeckis zuzendariak badaki zertan dabilen, eta tarteka dituen umorezko zertzeladak ez daude hain gaizki.

Filmak arrakasta handia izan zuen, eta 1985ean zinema aretoetan diru gehien bildu zuena izan zen. Horren ondotik, bigarren eta hirugarren zatiak heldu ziren. Eta 90eko hamarkadan laugarren zati bat egiteko aukeraz ere hitz egin zuten. Baina Michael J. Fox protagonistari Parkinsonen gaitza garatu zitzaion.

Klasiko modernotzat jo dezakegu, belaunaldi batentzat lan oso esanguratsua izan baita. Oscar bat ere jaso zuen.

Urtzi Urkizu





############



Regreso al futuro

Cuatro, 15:40. Zuz.: Robert Zemeckis. Akt.: Michael J. Fox, Christopher Lloyd, Lea Thompson, Crispin Glover, Claudia Wells, Thomas F. Wilson, Billy Zane. 116 min. AEB, 1985.





############
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.