MENDIA. KAPITAINEAN JAUSIA

2010eko urriaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eskaladaren meka deitzen diote eskalatzaileek Yosemiteri (AEB). Horma handietako eskaladaren bilakaeran ezinbesteko erreferentzia dira hango hormak, eta guztietan Kapitaina da ezagunena. Harri-jausi ikusgarria izan zen bertan, igandean. Ez zegoen eskalatzailerik horman, eta ez zen inor zauritu, zorionez. Kapitainaren ekialdeko horman gertatu zen jausia, Waterfall bidetik gertu. Jausi gehiago gerta daitekeela ohartarazi dute parkeko zaindariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.