Mikel Aiestaranek jaso du Ignacio Ellakuria saria
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzak garapen lankidetzarako Ignacio Ellakuria saria eman zion atzo Mikel Aiestaran kazetariari, Gasteizen. «Kazetaria baino gehiago da Aiestaran: kooperante kazetari bat», esan zuen Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak. Save the Children fundazioak proposatu zuen Aiestaranen hautagaitza. Epaimahaiak nabarmendu du kazetariak istorioetan ematen duen «giza ikuspegia».
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu