Morgan, musika nahi adina

Gose, Trikizio eta Seiren taldeak plazan izango dira gaur gauean, herria alaitzen

Seiren taldea, iazko argazki batean. JON HERNANDEZ/ARGAZKI PRESS.
2011ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Morgako jaiak (Bizkaia) direla eta, hiru musika talderen kontzertuak izango dira han. 23:00etan hasiko dira jotzen Gose, Seiren eta Trikizio taldeak. Hirurak estilo ezberdinetakoak eta Euskal Herrikoak.

Gose taldeak euskal musika eta kultura elektro musikarekin nahastea lortu du. Trikitiaren eta elektroaren nahasketa dela esan daiteke, baina ez dira horretara mugatzen. Elektro-jazza, tangoa, sehaska, afrobrasildar perkusioak, technoa, punka eta arin-arina entzun ahalko dira Goseren kontzertuan. Euskal Herririk kanpo ere izan dira, hala nola Japonian.

Seiren taldeak doinu lasaiagoak joko ditu, baina ez geldirik egoteko modukoak ere. Pop-folk inguruko doinuak jotzen ditu taldeak; 2005. urtean sortu zen, Jokin Lacalle abeslari eta biolin jotzailea eta Onintze Garcia abeslari eta gitarra jotzailea elkartu zirenean.

Trikizio taldea ez da atzean geldituko, nahiz eta azkenak izan. Zegaman sortu zen taldea, eta folk, rock eta ska estiloetan jarduten du. Talde barnean aldaketak izan badira ere, Xabier Arakama soinu jotzaile eta abeslariak taldean jarraitzen du sortu zenetik.

Hiru taldeak euskaraz abesten dute, baina estilo ezberdinetakoak dira. Hemen ez dira gelditu ere egiten, eta Euskal Herritik kanpo ere ibili dira euskal hitzak zabaltzen.

GOSE, SEIREN ETA TRIKIZIO TALDEEN KONTZERTUAK

Non. Morgako plazan (Bizk.)

Noiz. Gaur, 23:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.