Non ote dago pazientzia?

Etxeko txikienentzat, 'Un cuento de detectives' antzerkia ikusi ahal izango da gaur, Atarrabian

Un cuento de detectives antzezlaneko aktoreak. Gaur, Atarrabiako kultur etxean izango dira. OSKAR MONTERO.
2013ko otsailaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«Jaso ezazu zure gela!», «arropa txukundu!», «pazientzia bukatzen ari zait!» eta halako esaldiak sobera ezagunak dira Euskal Herriko seme-alabentzat. Etxeko betebeharrak egiten ez dituztenean, sarritan gurasoen pazientzia bukatu, eta errieta galanta jasotzen dute. Gai horren inguruan hitz egiten du, hain zuzen ere, gaur Atarrabian (Nafarroa) ikusgai izango den Un cuento de detectives antzezlanak.

Ana Montaña sei urtekodetektibe bat da, eta istorioa eguneko lehen argi izpiekin gertatzen da. Aita alabaren gelan sartzen denean, dena hankaz gora aurkituko du. Bertan dagoen kaosaren ondorioz, gauza izugarri bat gertatuko da: aitak pazientzia galduko du. Orduan, Anak abenturaz jositako bidaiabat hasiko du, galdutako pazientzia hori aurkitzeko helburuarekin.

Gurasoen eta seme-alaben arteko harremana uztartzeko helburua duen antzerkia da. Elkartasuna eta kooperazioa, beraz, umorearekin eta misterioarekin nahastuko dira. Iluna konpainiak eginiko antzezlana da, eta Miguel Goikoetxandia ibili da lanetan. Iluna konpainiak Euskadi Tropikal, Cerdo agridulce eta Nosotros que crecimos odiando la movida antzezlanak egin ditu, besteak beste.

ANTZERKIA

Non. Atarrabiako kultur etxean (Nafarroa).

Noiz. Gaur, 17:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.