Osasuna. Aro berriak. Adimen emozionala

Norbere burua oztopatzeaz...

2012ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Inoiz gertatu al zaizu, zerbait bene-benetan bihotzez desiratu, eta gainera buru-belarri horretan abian jarri eta… hala ere ez lortzea?

Borondatea horretan murgildurik ere, egia esan beharra dago: gauzak ez dira beti itxuraz ematen duten bezalakoak. Geure eskuetan dagoen heinean, errazagoa izango da lortzea besteen eskuetan dagoenean baino, jakina. Baina… geu gidari egonik ere… tira!!! Norbere buruari guk-geuk oztopoak jartzen dizkiogu zenbaitetan, auto-sabotaje estrategia baten modura.

Esate baterako: lan kontuengatik hiriz eta etxebizitzaz aldatu da Eukene. Aldi berean, bere bikotearengandik banandu zen uda hasieran… eta, honezkero, «harreman berriak hasteko» garaia iritsi omen dela dio, lagunak, bikotekideak edo auskalo!

Harekin kontu honi buruz hitz egin, eta argitu nahian hasi, eta… hara, bitxia da gertatzen dena: guztiari topatzen dio akatsa; orduagatik ez bada, autoa uzteko lekua izango da… Edota azkenean joan zen igandean mendi-irteera atsegin hura egitea animatu zenean, zer eta, irratia eta musika entzuteko gailuak belarrian zituela abiatu zen, mendizale talde baten autobusean joanagatik ere.

Hizketarako norbait hurbildu zitzaion parean, eta bueno: egia esan, hura ez da elkarrizketari ekiten dioten horietakoa, baina hitz egiten badiote, bada… erantzun, hori bai. Erantzunetik erantzunera badago aldea ordea. Eta agurtzerakoan, eguerdian norbaitek hurrengo batean «ia elkartzen garen» esan zionean, berak «bai, hori da!!!» erantzun zion argitsu, nahiz eta barrutik inolako asmorik ez zuen horretarako.

Beste hitz batzuetan: Eukenek jendea eta lagun berriak ezagutu nahi dituen arren, bere barneko zati batek bere izatean ezkutuan —edo ukatuak, mututuak— dituen zenbait alderdi ez dira horren aldeko; eta oztopoak jartzeaz arduratzen dira.

Zertarako? Geure barnean ditugun beldur, zauri eta konfiantzarik eza estaltzeko. Azken batean, asmoa ona da berez…
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.