Asko izan dira bertsolaritza eta musika nahastu dituztenak, baina oso gutxi musika garaikidearekin bertso saio esperimentala egiten ausartu direnak. Azken horietakoak dira Maialen Lujanbio bertsolaria, Judith Montero saxofoi jotzailea eta Xabier Erkizia musika elektronikoaren sortzailea. Bilbon ikusi eta entzun ahalko da gaur haien saioa, Euskaltzaindiaren egoitzan.
Lujanbiok eta Monterok hasi zuten egitasmoa, 2006. urtean. Lehenak saxoa beste eremu batzuetara eraman nahi zuen, eta bigarrenak gauza bera egin nahi zuen bertsoarekin eta ahotsarekin. Biek ikusi zuten bertsolaritzaren osagai batzuk askoz hobeto egokitzen zitzaizkiola musika garaikideari beste musika motei baino. Berehala ikusi zuten ornitorrinkoa zela euren animalia kutuna. Izan ere, lehen batean bateragaitzak diruditen atalak elkarrekin zein ongi jos daitezkeen erakusten du piztiak.
Azaroan CD-liburu bat plazaratu zuten, egitasmoak lau urteotan eman duena laburbiltzeko. Horretan, estudioko lanak eta zuzeneko emanaldien emaitzak jaso dituzte.Eta jarraitzeko asmoa dutela dirudi. Izan ere, sortzaileek azaldu zuten diskoa oraindik nora daraman ez dakiten bidean beste urrats bat balitz bezala hartzen zutela.
'ORNITORRINKUS'
Noiz. Gaur, 19:00etan.
Non. Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria, Bilbo).
Ornitorrinkoaren kontraesanak
Bertso eta musika saio esperimentala, Maialen Lujanbio, Judith Montero eta Xabier Erkiziarekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu