Oroitzapenetarako bidaia

Harremanen errutina eta alzheimerra nahasten dituen antzezlan bat aurkeztuko dute Errenterian

2012ko urriaren 7a
00:00
Entzun
Zahartzaroan murgilduta dagoen bikote bat da Andre eta Dorine antzezlanean aurkezten dutena. Gaztetan izan zuten pasio eta desioaren ostean axolagabekerian eta errutinan sartu den bikote baten aurkezpena egiten da, umore kutsuarekin kontatuta, halere. Obra guztian, protagonistek ez dute hitzik erabiltzen, eta keinuek zein musikak eramaten du ikuslea bikotearen istorioan aurrera.

Dorinek, denen artean ezaguna den gaitz bat ezagutuko du: alzheimerra. Hortik aurera, jende askoren bizitzan antagonista nagusia den gaitzak hartuko du garrantzia bikote horren bizitzan. Oroitzapenetan oinarritutako bidaia bat hasiko du bikoteak, nortzuk izan diren gogoratuz, nor diren jakin ahal izateko; iragananean elkar nola maitatu izan zuten gogoratuz, maitatzen jarraitu ahal izateko. Horrela ezagutuko du ikusleak nolakoa zen benetan bikote horren harremana egunerokotasunean erori aurretik.

Andre eta Dorine antzezlana orain bi urte estreinatu zen Torrejon de Ardozen (Espainia), eta munduko hainbat jaialditan ibili da. Kulunka antzerki konpainiak egin du lan hori, eta, Iñaki Rikarteren gidaritzapean, Garbiñe Insausti, Jose Dault eta Edu Carcamo aritzen dira antzezle lanetan.

'ANDRE ETA DORINE'

Noiz. Gaur, 19:00etan.

Non. Errenteria Hiria kulturgunean (Errenteria, Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.