OSASUNA. Ubelduak: ba al da kezkatzeko arrazoirik?

2010eko azaroaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kolpe baten ondorioz agertzen dira gehienetan ubelduak: gorputz-atal jakin batean, larruazala iluntzen hasten da, kolpea hartutako zona horretan, egun batzuen buruan erabat belztu edo ubeltzeraino. Normalean hematoma edo ubeldu horiek ez dira aparteko gaitzen sintoma izaten, eta bere kasa sendatu edo desagertzen dira.

Hala ere, gogaikarriak izan daitezke, eta, horregatik, aurreneko 24 orduetan erasandako zonaren gainean izotz-puskez betetako poltsa bat jartzea gomendatzen da -etxean izoztutako berduren poltsa bat nahiz oihal edo zapi hotz bat erabil daiteke-. Inflamazioaren kontrako krema, ukendu eta pomadak ere baliagarriak dira, urdinez edo beltzez tindatutako zonaren gainean presioa eginez, mina gutxitzeko. Ubelduak beso edo hanka batean badaude, komeni da erasandako gorputz-atala gora jasotzea, hantura jaisteko.

Odoleko arazorik ez duten pertsona osasuntsuetan, ubeldu gehienak agertu bezala desagertzen dira, bere kasa edo aipatutako erremedio horiekin. Hala ere, kasu bakan batzuetan ubelduak ez dira bi aste pasatu ondoren oraindik desagertzen. Edo itxurazko kolperik edo arrazoirik gabe agertzen dira, edo behin eta berriz, azalpen argirik gabe. Horiek izango lirateke medikuarengana joateko bi arrazoi nagusiak, osasun-arazo larriagoren bat baztertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.