•09:00etatik 19:00etara. Dianak herriko karriketan. Bandak, trikitilariek eta txistulariek alaituko dituzte herriko karrikak eta ostatuak.
•10:00etatik 12:00etara. Orai Bat dantza taldeko ziganteen ibilaldia, Baiona Handian.
•11:00etatik 12:00etara. Jazza Banden eskutik, Leon erregea iratzartzeko kantuak.
•12:00etan. Leon erregearen iratzartzea.
•12:30etik 13:30era. Amalur trikitilariak eta gaiteroak, Baionako Erakustokian.
•16:30etik 21:00etara. Karrikaldia, Baionako ikastolek antolaturik. Lehenik, makilari gazteen txapelketa egingo da. 17:30ean, Etxart ahizpek kantaldia eginen dute. Arratsaldeko zazpietan, ohikoa den dantzazpi ekitaldia, mutxikoak eta euskal dantzak. 20:15ean, Baionan Kantuz taldearen eskutik, euskal kantuak abesteko parada ukanen dute nahi duten herritar guztiek, Ibai Aldeko Ttunttuna taldeko musikarien eskutik. Ikastolek ostatua atxikiko dute, eta taloak saldu.
•17:30etik 19:00etara: Jokatzeko behiak, San Andres plazan.
•22:00etatik 03:00etara: Dantzaldiak Merkatuko plazan eta Herriko Etxeko plazan. Arratsaldean, kontzertuak izanen dira Paul Vert plazan eta Errepublikako plazan, San Espiritu auzoan, eta gauean DJak arituko dira.
Baionako bestak. Egitaraua
Ostirala
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu