Pirata musikarien finalerdiak

Donostiako Piraten Musika Lehiaketako lehen finalerdian izango dira Skakeitan, Oreindik eta Ex-pañolak taldeak

Oreindik taldearen musika entzun ahal izango da gaur Donostian, Kortxoenea gaztetxean. BERRIA.
Erredakzioa
2011ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Sei musika talde Donostia abordatzeko bidean dira. Aste Nagusian kontzertua emateko aukera jokoan dago, eta sei taldeetatik hiruk bakarrik lortuko dute Trinitate plazara heltzea. Gaur jokatuko dute lehen finalerdia Skakeitan, Oreindik eta Ex-pañolak taldeek. Hilaren 18an, berriz, Gaueko Itzalak, Hauteskundead eta Yelow Page ariko dira lehian. Bi kontzertuak 20:00etan izango dira, Gros auzoko Kortxoenea gaztetxean. Kontzertura joaten direnek Aste Nagusian joko duten hiru taldeetatik bat aukeratu ahal izango dute; beste biak, berriz, epaimahaiak hautatuko ditu.

Skakeitan Donostiako taldeakska doinuak eramango ditu Kortxoenera. 2008. urtean sortu zen taldea, eta bateria eta gitarrekin batera, bestelako tresna batzuk ere jotzen dituzte: tronpeta, tronboia eta saxoa, esaterako.

Oreindik taldea duela bi urte sortu zen. Lasarten dute entseguetarako txokoa, eta zaila da taldea musika estilo batekin lotzea, asko jorratzen baitituzte: besteak beste, rocka, popa eta metala.

Ex-pañolak Oiartzungo (Gipuzkoa) punk-rock talde bat da, eta lehen diskoa kaleratu berri du, Gazte iraultzaileak izenekoa. Eurek egindako abestiez gain, Sex Pistols taldearen bertsio bat ere badute.

MUSIKA LEHIAKETA

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. Donostian, Gros auzoan, Kortxoenea gaztetxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.