Piratek beste egun bat luzatuko dituzte festak

2015eko uztailaren 30a
00:00
Entzun
Donostiako Piratek ere atzo bertan aurkeztu zuten jaietako egitarau kulturala. Guztira, ehun ekitaldi baino gehiago antolatu dituzte, eta Aste Nagusia abuztuaren 16ra arte luzatu dute, egun horretan irrikitaldia egingo baitute.

Musika eskaintza zabala aurkeztu dute: NCC, Su Ta Gar, Kaotiko, Kepa Junkera&Sorginak, Vendetta, Las Tea Party, The Goove Girls, 3Gabe2, Tximeleta eta Train To Roots taldeek joko dute, beste askoren artean.

Piraten jai giroa portuko La Flamenka gunetik at ere aurkitu ahal izango da, Nautikoan, Trinitate plazan, Urgullen, Antiguan, Txantxarrekan, Grosen, Kortxoenea gaztetxean eta Letaman Intxaurrondoko gaztetxean. Ekintza nagusiak abordatzea (astelehena), kalefesta (asteartea), abordatze txikia (osteguna) eta irrikitaldia (igandea) izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.