Dantza

Plazatik plazarentzat den dantza ekitaldia

2014ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
Kukai dantza konpainiak Gelajauziak ikuskizuna eskainiko du gaur, 20:00etan, Zumaiako Odieta pilotalekuan (Gipuzkoa). Ikuskizunaren bidez, hainbat herri dantza eskainiko dituzte, modu horretan dantza horiei omenaldia eginez. Nestor Basterretxea artistak ere protagonismo berezia izango du ikuskizunean; izan ere, Akelarre eskultura ikuskizuneko elementu eszenografiko nagusia izango da.

Jon Maia Kukai dantza konpainiaren sortzaileetako batek zuzendu du ikuskizuna, eta koreografia, berriz, Cesc Gelabert artistak egin du.

'Gelajauziak'

Gaur, 20:00etan, Zumaiako Odieta pilotalekuan (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.