Poeta gayak, poesia gayaz

Angel Errok eta Rikardo Arregik 'Poetak Maiatzean' egitasmoan parte hartuko dute gaur Gasteizen

Angel Erro eta Rikardo Arregi poetak. JON URBE / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2014ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Poesia enGAYatua errezitaldia emango dute gaur Angel Erro eta Rikardo Arregi Diaz de Heredia poetek Gasteizen, Poetak Maiatzean jaialdiaren barruan.

«Askotan ez dakit zerk lotsarazten nauen gehiago, poeta hitzak edo maritxu hitzak», Arregiren (Gasteiz, 1958) hitzak dira, Alberdaniak 2012. urtean argitaratu zion Bitan esan beharra bildumako Gay poesia olerkikoak. Poesia idaztea eta homosexualitatea identifikatu egiten ditu; haren kasuan, bata zein bestea «patuaren antzekoa» ziren, «nik nahi edo bila ari nintzen patua, baina aukera horrek zekarrenaz kontzientea nintzen». Hari hauskorrak argitaratu zuen 1993. urtean, eta Kartografia bost urte geroago. Horrez gain, XX. mendeko poesia kaierak (2000) liburuan aipatzen dira haren lanak.

Errok (Burlata, Nafarroa, 1978) Eta harkadianni poesia bilduma argitaratu zuen 2002an, eta Gorputzeko humoreak 2005ean. Bi poetak Desira desordenatuak bilduman hartu zuten parte 2010. urte aldera, eta haren harira sorturiko Ez donk armairu errezitaldia zuzenean ematen aritu ziren, Juanjo Olasagarre, Ibon Egaña eta Mikel Aierberekin. Arregiren arabera, «poesia eta literatura zen, umorea eta kritika zegoen, baina bazuen, ezin bestela izan, zati militante bat. Ikusleak batzuetan harrituegi gelditzen ziren testu eta kritika batzuekin».

ERREZITALDIA

Noiz. Gaur, 19:00etan.

Non. Arte eta Lanbide eskolan, Gasteizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.