'Regra 34' filmak irabazi du sari nagusia Locarnon

Julia Murat, atzo, Urrezko Lehoinabarra eskuetan duela. URS FLUEELER / EFE.
2022ko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
ZINEMA. Julia Murat zinemagile brasildarraren hirugarren filmak irabazi du Urrezko Lehoinabarra Locarnoko 75. Zinemaldian, Regra 34 dramak. Simone pertsonaiaren isotorioa kontatzen du: batetik, Zuzenbide ikaslea da, emakumeak defendatu nahi dituelako abusu kasuen aurrean; bestetik, bere interes sexualek indarkeriazko mundu batean murgilduko dute.

«Errekonozimendua garrantzitsua da Brasilgo zinemarentzat, orri esanguratsuak idatzi baititu munduko zinemaren historian», esan du Giona A. Nazzarok, Suitzako zinema jaialdiaren zuzendari artistikoak.

Bestalde, Valentina Maurel costarricarraren Tengo sueños eléctricos estreinako lanak hiru sari lortu ditu: zuzendari onenarena, eta emakumezko eta gizonezko aktorerik onenarenak. Donostiako Zinemaldiak jada esana du Horizontes Latinos sailean emango dutela aurten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.