Folkean hazi eta pop-rockean heldu da Amaia Riouspeyrous abeslaria. Batez ere, amodioari kantatuko dio gaur, Hondarribiko (Gipuzkoa) Banako aretoan, doan.
Umeen kantu lehiak zertarako egiten dituzten galdetzen duenak jakin behar du Riouspeyrousek Euskal Herriko Haur Kantu Txapelketa batean zapaldu zuela oholtza bat lehen aldiz abesteko, 9 urte zituela. Zazpi urte geroago, ETBren Izar gazte bila saioan hartu zuen parte.
Folk estiloan edo a cappella ekin zion gero, nagusitzerakoan, musikagintzari. Baina, nonbait, ez zetozen guztiz bat abesten zuena eta berak entzuten zuena. Sheryl Crow eta Labrit zituen erreferentzia orduan, eta pop-rockera jotzea erabaki zuen.
«Nik betidanik rocka dut entzun. Eta denborarekin ausartzen zara zinez maite dituzun gauzen egitera. Eta hor, zinez gustura gaude egiten dugunarekin», esan zuen 2009. urtean, Har ezazu lehen diskoa Agorila diskoetxearekin argitaratu zuenean. Hainbat kantatako hitzak Riouspeyrousek berak egin zituen. Beste batzuetan, besteak beste Niko Etxart, Xan Alkhat, Aitor Sarasua, Fred Fort zein Itxaro Bordaren testuak erabili zituen. Bordaren Har ezazu olerkiak eman zion izena diskoari.
MUSIKA
Noiz. Gaur, 21:00etan.
Non. Banako tabernan (Txiplau industrialdea, 10) Hondarribian (Gipuzkoa). Doan.
Riouspeyrous, pop-rock ahotsa
Hondarribiko Banako tabernan arituko da gaur abeslari baxenabartarra bere errepertorioa aurkezten

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu