Russian Red, ahots leunarekin

Barakaldoko Rock Star Live aretoan izango da Lourdes Hernandez bere taldearekin: Russian Redekin

2011ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
Lourdes Hernandez bere bigarren diskoarekin dabil bira egiten. Aurrekoa baino arrakasta handiagoa ari da lortzen Fuerteventura diskoarekin. Indie eta folk estiloen barruan sailkatzen da haren musika.

Russian Red taldeko abeslari eta konposatzailea Madrilgo tabernetan hasi zen abesten, eta duen ahots goxoarengatik egin zen ezaguna. Lehen diskoa, I Love Your Glasses, 2008an kaleratu zuen. 40.000 disko saldu zituen eta ordutik ez da gelditu. Kolonbian, Venezuelan, Argentinan, Ameriketako Estatu Batuetan, Mexikon, Costa Rican eta Belgikan eman ditu kontzertuak.

Lehen diskotik bigarren honetara aldaketa musikalak izan dituela adierazi du abeslariak. Lehen diskoko soinu leunak mantentzen badira ere, oraingoan abestien arteko erritmo aldaketak nabariagoak dira. Soinu garaikideko baina klasikoarekin uztartutako azken disko hau Tony Doogan produktorearekin egin dute. Belle & Sebastian taldeko musikariekin grabatu du diskoa, Charlie Bautista eta Manuel Cabezali espainiarrekin batera.

Diskoa Europako eta Asiako hainbat lurraldetan ere kaleratuko dute.Munduan zer aurkituko duen jakiteko prest dago Lourdes Hernandez.

RUSSIAN RED

Non. Barakaldoko Rock Star aretoan.

Noiz. Gaur, 21:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.