Gerizpean. Irudia. Iruñea

SANFERMINAK, GERO ETA GERTUAGO

2012ko uztailaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Sanferminak hasteko astebete falta da, baina martxan jarriak dira Iruñeko peñak. Atzo, Peñen Eguna ospatu zuten motorrak berotzen hasteko, eta hainbat ekintza egin zituzten festei begira. Goizetik, txaranga eta konpartsekin girotu zituzten hiriburuko kaleak. Eguerdian, herri bazkaria egin zuten, menu herrikoi batekin eta prezio apalekin, jendearen parte hartzea bultzatzeko. Arratsaldean, pankarten aurkezpena egin zuten, San Frantzisko plazan. Aurten inoiz baino margolari gehiago izan dira, eta hamasei pankarta egin dituzte. Aurtengo lanetan, aniztasuna da nagusi: estilo, gai eta pertsonaia ugari erakutsi dituzte lanetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.