Jaiak. Aramaio

Sanmartinak, lehertzear

Gaurtik astelehenera bitarte, haur, gazte eta helduek San Martin jaiez gozatzeko aukera izango dute Aramaioko kaleetan barnaJaiei hasiera ematen dien pregoia Manexek eta Jon Agirrek irakurriko dute aurten

Musika eta jai giroak ez dute hutsik egingo San Martin jaietan. BERRIA.
Gasteiz
2011ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Uztailaren etorrerarekin batera hasiko dituzte aurten ere aramaioarrek San Martin jaiak. Gaur hasi eta asteburu guztian izango du zer gozaturik Aramaioko (Araba) kaleetara biltzen den orok.

Gaur, 16:00etan, musean aritzeko aukera izango da. 19:00etan emango zaie hasiera ofiziala jaiei, Manex Agirre bertsolariak eta Jon Agirre preso ohiak pregoia irakurri eta txupinazoa jaurtitzearekin batera. Suziria piztean, jaiak eztanda egingo du kaleetan, trikiti eskolakoen kalejira eta bertso-triki poteoa antolatu baitu Gazte Asanbladak.

Gauean, 23:00etan, Anai-Arrebak, Sorkun eta Zea Mays taldeen kontzertuen erritmora dantzatzeko aukera izango da. «Aurtengojaietan arrakasta handien izatea espero duten ekitaldiak gaur gaueko kontzertuak izango dira», Itxaso Azpiazu kultur teknikariaren ustez. Kontzertuen ostean, erromeria izango da plazan.

Larunbat eguerdian haurrak Ponpaz Ponpa tailerrarekin gozatzen duten bitartean, herriko sasisukaldariek patata-tortilla lehiaketan erakutsiko dituzteeuren abileziak. Arratsaldean, Kurtzetagain elkarteak antolatutako plater jaurtiketa izango da, eta, bestalde, briska txapelketa erretiratuen elkartean. Karta txapelketa urte askoan bizirik iraun duen ohitura da. «Orain arte museko eta briskako txapelketak batera egiten ziren; baina jende gehiegi biltzen zenez, aurten bi egunetan banatu ditugu»,argitu du teknikariak. Iluntzean, Skandalue taldeak kaleak animatuko ditu, eta gauean kontzertuak eta erromeria izango dira txosnetan.

Igandean, dantza eta kirola uztartuko dituzte aramaioarrek. Herriko txistularien dianarekin argituko du egunak. Eguerdi aldera, Lagun Artea herriko dantza taldeak dantza emanaldia egingo du. Arratsaldez, 18:00etan, Ipar Euskal Herriko herri kirolen ikuskizuna izango da herriko plazan, eta kaleetan barna ibiliko dira Otxandategi dantza taldeko kideak.

Gauean, Deabru Beltzak taldeak suzko eta perkusiozkoikuskizun berezia emango du. Bilbotarren ikuskizunaren atzetik hitzak hartuko du protagonismoa. Akanpadaaramaixo ikuskizunean, bertso- bakarrizketa saio bat egingo dute hiru bertsolarik. «Tartean izango da Manex Agirre bertsolari aramaioarra ere»; hala gaineratu du Azpiazuk. Gauerdi aldera, berriz, Berbapasie lehiaketa «berezia» antolatu dute aurtengorako ere. «Telebistan ikusi izan dugun Password saioaren euskarazko bertsioa da, eta jendeak oso gustuko izaten du».

Kuadrilla lehia

Jaien azken egunera indarrez iritsi denarentzat, izango da astelehenean ere zer gozaturik. Gazteek umeentzako jolasak antolatuko dituzte goizean, eta, ondoren, Ttinbili Ttanbalanek eskainitako ikuskizuna izango da txikienentzat.

16:00etan, kuadrillen arteko lehia izango da. «Lehia polita sortzen da, eta herritar guztiak elkartzen ditu Asanbladakoek antolatutako apustuak», azaldu du teknikariak. Jaiak herri giroan amaitzeko, herri afaria izango da aramaioar guztientzat, eta Mikel DJak emango die aurtengojaiei amaiera.

Kontsumo arduratsuaren alde,gauero droga proba egiteko aukera ere izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.