Gerizpean. Irudia. Orreaga

SANTIAGORAKO BIDEAN, 24 ORDUZ

2013ko abuztuaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Atzo abiatu zen Orreagatik Mikel Azparren txirrindularia Santiagorako (Galizia) bidean. Donejakue bidea egingo du bizikleta gainean, eta bi hiriak 24 orduan lotu nahi ditu; ondo bidean, gaur eguerdian iritsiko da Santiagora. Guztira, 751 kilometro egingo ditu. Batez beste, 35,5 kilometroko abiaduran joango da, helburua lortu ahal izateko. Aurretik Julian Sanz ugaotarrak lortutako marka hobetu nahi du. Sanzek bide hori 27 ordu eta 30 minutuan egin zuen, 2008. urtean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.