Maramara taldeak hitano barnetegi bat antolatu du Ataunen, Mintza hadi, lagun! programaren barruan. Astelehenean hasi eta larunbatera bitartean egingo dute, eta, guztira, 45 orduko ikastaroa izango da.
Batez ere euskararekin lan egiten duten profesionalentzat prestatua dago barnetegia: itzultzaileak, irakasleak, euskara teknikariak eta abar. Hala ere, EGA gainditua dutenek eta euskaraz ondo moldatzen direnek ere aukera dute parte hartzeko.
Ikastaro teoriko-praktikoa
Ikastaroa alderdi teoriko batek eta praktiko batek osatzen dute. Goizetan, oinarri teoriko sendoa landuko da bost orduz, profesionalek euren lanean hitanoa zuzen landu dezaten. Arratsaldetan, berriz, hiru orduko mintzapraktikak egingo dituzte, bestelako ekintza batzuekin bateratuz: mendi irteerak, bisita gidatuak eta bestelako jarduerak; betiere, ikasleei hika egingo dieten gidari batzuekin.
Maramara taldeak urte asko daramatza hitano ikastaroak ematen. 25 ikastarotan, 300 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute. Irakasleak Ritxi Lizartza Maramarako zuzendari, filologo eta itzultzailea eta Eneko Haritza irakaslea izango dira.
Barnetegia Ataungo Lizarrusti parketxean izango da. Izena emateko epea zabalik dago oraindik. Horretarako, [email protected] helbidera idatzi edo 943-50 42 06 telefonora deitu behar da. Prezioa 325 euro da, eta ikasliburuak prezioan sartuta daude.
Sei eguneko hitano barnetegi bat antolatu dute Ataunen
Euskararekin lan egiten duten profesionalentzat da, eta oraindik zabalik dago izena emateko epea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu