Jaia

Seigarren urteurrena ospatzeko

2022ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
Baionako Zizpa gaztetxeak seigarren urteurrena ospatuko du gaur. 11:00etan emango diote hasiera ospakizunari. Egun osoko jaialdia antolatu dute. Gaztetxeko kideek zabaldu duten kartelak dio lekuak mugatuak izango direla. Beraz, sarrerak salgai jarriak dituzte Zizparen webgunean.

Egitarau zabala osatu dute urteurrenaren harira. 11:00etarako, aperitifa antolatu dute, eta, 13:00 aldera, bazkaria hasiko da. Poteoa ere egingo dute arratsaldean, eta txaranga izango dute lagun. Gauean ez da giroa lasaituko, ordea, kontzertuak izango baitira 21:00etatik aurrera: Judas Argarate, Mc Onak, Xiberoots eta Yakadanse BB.

Zizpa gaztetxearen urteurrena

Gaur, 11:00etatik aurrera, Baionako Zizpa gaztetxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.