Hego Euskal Herriko, Kantabria eta Errioxako punta-puntako sommelierrik onenak Bilbon izango dira datorren asteartean. Urrezko Sudurra txapelketaren finalerdiak jokatuko dituzte Bilboko Silken Gran Hotel Domine hotelean. Izen handiko jatetxeek baieztatua dute txapelketan parte hartuko dutela. Esaterako, Errenteriako Mugaritz eta Barakaldoko Sikera jatetxeetako sommelierrak han izango dira. Mari Jose Vazquez bilbotarra ere han izango da. 2009. urtean Urrezko Sudurra eskuratu zuen Vazquezek.
Txapelketa 16:00etan hasiko da. Hainbat proba egin beharko dituzte txapelketako parte hartzaileek. Dastatzeak itsu-itsuan egin beharko dituzte. Soilik usaimenaz baliatuz, edalontzi beltz batean zerbitzatutako ardoak identifikatu beharko dituzte. Garaileak txapelketako finalera sartuko da. Hurrengo urteko maiatzaren 31n jokatuko da finala, Madrilen.
Hotelera gerturatzen den orok izango du sommelier baten azalean jartzeko aukera. Izan ere, goizean tailer eno-gastronomikoak antolatuko dituzte, eta ardoak dastatzen erakutsiko dute. Gastronomiaren alderdi ludikoa eta didaktikoa uztartzea da tailer horien helburua.
Sommelierrik onenak Bilbon bilduko dira asteartean
Urrezko Sudurra sommelierren lehiaketako finalerdiak jokatuko dituzte Silken Gran Hotel Dominen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu