GAUR ZEIN
Izena: Xaraiva.
Herrialdea: Ourense, Galizia.
Berezitasuna: 1960ko hamarkadan sortu zen Xaraiva piroteknia etxea. Luis Do Espiritu Santo Garcia da egungo zuzendaria; hark hartu zuen aitaren lekukoa, 1977an. Material piroteknikoa ekoizten eta ikuskizunak ematen dihardu Galiziako su etxe horrek, eta hainbatetan izan da Donostiako Aste Nagusian: 2004. urtean, esaterako, herri epaimahaiaren saria eskuratu zuen, baita gazteena ere. 2012an, berriz, hark hasi zuen su artifizialen lehiaketa.
HERENEGUN, ASTEARTEZ
PARENTE SU ETXEA
Herrialdea: Italia.
Emanaldia: Parente su etxearen ikuskizunak Donostiako badian bildutakoen txaloak piztu zituen herenegun; 100 urte baino gehiagoko su etxe horrek ondo ezagutzen du Aste Nagusia, eta horren isla izan zen ikuskizuna bera ere: erritmo biziz ekin zion; gero, ostera, koloreekin eta formekin jolastu zen. Hala ere, amaierako traka izan zen aipagarriena, haren zarata eta handitasunagatik; kolore zuriekin agurtu zuten italiarrek su artifizialen lehiaketako laugarren gaua.
Donostiako Aste Nagusia
SU FESTEN NAZIOARTEKO LEHIAKETA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu
Irakurrienak