Txapel reggae jaialdia

Armintzako portuan, 22. reggae festa egingo dute gaur; sei taldek joko dute, 21:30ean hasita

Akatz taldeko kideak. BERRIA.
Erredakzioa
2012ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Reggae doinuek bustiko dute gaur Armintzako portua (Bizkaia). Urtero legez, Txapel reggae jaialdia antolatu dute, Karmengo jaiekin batera. Iluntzean hasiko dira kontzertuak, 21:30ean, eta Euskal Herriko nahiz atzerriko sei taldek joko dute.

Akatz eta Itziarren Semeak daude tartean. Bakion (Bizkaia) sortu zen Akatz taldea, 1992an, eta Euskal Herriko jamaikar eszenan talde garrantzitsuenetarikoa da. Reggae eta ska musika egiten du; soinu propioa du, eta kontzertu dantzagarriak ematen ditu. Bizkaitarrak dira Itziarren Semeak ere; Mungian sortu ziren, 2006an, eta Negu Gorriak, Tijuana in Blue, Baldin Bada eta Hertzainak taldeek, besteak beste, eragina izan zuten haiengan.

Ingalaterratik dator Vibronics, nazioartean oihartzun handia duen taldea. Harekin batera arituko da Jah Marnyah, Basque Dub Foundationeko kidea. Thunder Clap eta Chalwa Band & King Konsul taldeek ere joko dute. Azken horrek sortu zuen, duela bi urte, Txapel reggae jaialdiko abestia. Jamaikako Skarra Mucci talde ospetsuak itxiko du aurtengo egitaraua; Frantziako Heartical taldearen erritmo elektrikoek indartuko dute Skarra Mucciren emanaldia. Armintzako portuko paraje ederrak estaliko du reggae gaua.

TXAPEL REGGAE

Noiz. Gaur, 21:30ean.

Non. Armintzako portuan(Lemoiz, Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.