Datorren ostegunean Berlinen egingo duten zeremonian, Alexander von Humboldt katedraemango diote Enrique Zuazua matematikariari. Euskara ikertu zuen Wilhelm von Humboldten anaia gaztea izan zen Alexander zientzialaria, eta haren izena duen fundazioak ematen du saria, ikertzaileen lana bultzatzeko: 3,5 milioi euro denera. Erlangen-Nurenbergeko Friedrich Alexander Unibertsitatean arituko da ikertzailea.
Zuazua Eibarren (Gipuzkoa) jaio zen, 1961ean. 1984an, Matematika Zientzietan lizentziatu zen EHUn, eta, hiru urte geroago,doktore bihurtu zen, 29 urte baino ez zituenean. Matematika aplikatuetan lan egiteko eman diote katedra Zuazuari, besteak beste klima aldaketa aurreikusteko ere erabil daitezkeen eredu matematikoak garatzeko.
Alemaniako Hezkuntza eta Ikerketa ministro Anja Karliczek eta Humboldt Fundazioko presidente Hans-Christian Paperen eskuetatik jasoko du izendapena Zuazuak, Deutsche Telekom konpainiaren egoitzan.
Von Humboldt katedra jasoko du Enrique Zuazuak ostegunean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu