Musika

XXI. mendeko fado ahotsa

2015eko apirilaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Azken urteotako aurkikuntza izan da Gisela Joao fado musikaren munduan. «XXI. mendeko Amalia Rodrigues» dela idatzi du Portugalgo Público agerkariak, eta nazioarteko prentsan ere goraipatu egin dute haren ahotsa. Estreinako diskoak —Gisela Joao (2013)— lehen postua hartu zuen Portugalen. Iparraldeko Barcelos hirian jaio zen Joao, 1983. urtean. Bizitza erdia darama agertokietan, 31 urte eskas izan arren. Ricardo Parreira gitarrista, Nelson Aleixo fado-biola jotzailea eta Francisco Gaspar baxu jotzailea izango ditu lagun gaurko kontzertuan.

Gisela Joao

Gaur, 20:30ean,Zentralen, Iruñean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.