«Zer ari da gertatzen Ameriketako jatorrizko hizkuntzekin? Nola ikusten gaituzte euskaldunok gainerako hizkuntza gutxituetako hiztunek? Lagun al diezaieke euskal esperientziak beren hizkuntza berreskuratzeko prozesuan?». Dokumental eta solasaldi baten bitartez, galderoi erantzuna ematen saiatuko dira gaur. Kitxua, nasa, nahuatl, kaktxikelera, aimara, maputxe eta Yucatango maia hizkuntzen egoera aztertzen du dokumentalak. Ikusi ondoren, solasaldia bideratuko dute Andoni Barreñak eta Ander Bolivarrek.
'Beltzean mintzo: Ameriketako jatorrizko hizkuntzen arnasaz'
Gaur, 19:00etan, Garabideelkartean, Iruñean.
Ikus-entzunezkoa