Zinemaldiak dio Deppi ez diotela kondenarik ezarri
ZINEMA. Donostia sarietako bat Johnny Deppi emateko asmoak kritikak jaso ditu, eta horiei erantzun die Zinemaldiak, Jose Luis Rebordinosek sinatutako adierazpen baten bidez. «Depp ez dute atxilotu, akusatu edo zigortu ezein emakumeren aurkako indarkeriagatik». Jaialdiak beti «errugabetasun presuntzioaren eta birgizarteratzeko eskubidearen alde» egingo duela gehitu du.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu