Komunikazioa

Zortzigarren urtemuga ospatuko du larunbatean Arraio irratiak

Zarautzen ez ezik, inguruko hainbat herritan ere entzuten da Zarauzko irratia hedagailu berriari esker

Erredakzioa
2014ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
Atzoko egunez, orain dela zortzi urte hasi zen Arraio irratia Zarauzko (Gipuzkoa) Putzuzulo gaztetxean FMko uhinetan hedatzen. Urtero bezala, egitarau berezia prestatu dute urtemuga ospatzeko. Baina aurten bada nabarmendu beharreko berrikuntzarik: antena berriari esker, FMko uhinetan barrena hedapen zabalagoa lortu dute. FMko 99.3 sintonia Zarautzen entzuteaz gain, inguruko hainbat herri eta auzotan ere entzun daiteke: Getaria, Aiara, Aizarnazabal herrietara eta Oikia, Meaga eta Iraeta auzoetara.

Irratsaio berezi batekin ospatu zuten atzo urtemuga. Baina badira ospakizun gehiago. Bihar Hala Bedi irratiko kideak gonbidatu dituzte, eta Gasteizko irratiaren 30 urteko ibilbidea azaltzen duen dokumentala emango dute gaztetxean 19:00etan. Ostiralean, berriz, SOStemible antzezlana ikusteko aukera izango da, 22:30ean. Bi ekitaldiak Putzuzulo gaztetxean izango dira. Larunbatean egun osorako ekitaldiak antolatu dituzte. Gipuzkoako bolo txapelketa girotuko du irratiak. Ondoren, bazkaria egingo dute, eta Imanol Karballo bakarlariaren emanaldia izango da. Gauerako kontzertuak antolatu dituzte gaztetxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.