Larrialdi zerbitzuek 09:00etan berriz hasi dituzte Barakaldon (Bizkaia) desagertutako adineko bat aurkitzeko lanak. 77 urteko gizonezkoa Ezkerraldeko udalerri horretako San Bizente auzoan ikusi zuten azken aldiz, joan den ostiralean, 16:00 inguruan: mendira paseatzera zihoala esan zuen gizonak, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak azaldu duenez.
Besteak beste, suhiltzaileak, Gurutze Gorria, DYA, Babes Zibila, Barakaldoko udaltzainak eta Ertzaintzaren erreskate eta txakur unitateak parte hartzen ari dira bilaketa lanetan, larrialdiei aurre egiteko teknikari batek koordinatuta.