Espainiako Poliziak 37 urteko gizonezko bat atxilotu du Bilbon, haren aurkako nazioarteko atxilotze agindu bati jarraiki. 2020an bikotekide ohia zuenaren bi alaba adingaberi sexu erasoak egitea leporatuta atxilotu dute.
Poliziak jakinarazi duenez, Brasilgoa da gizonezkoa, baina duela urte batzuk Mendatara (Bizkaia) joan zen bizitzera, eta han aldi baterako bizileku eta lan baimena zuen. Interpolek nazioarteko atxilotze agindua eman zuen haren aurka, eta Brasilgo agintariek Espainiako Poliziari jakinarazi zioten bazitekeela gizona Bizkaian egotea. Poliziak Bilbon aurkitu eta atxilotu du.
Auzia Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku dago, eta hark erabaki beharko du Brasilera estraditatzea onartzen duen ala ez. Bien bitartean, espetxean sartzeko agindu dute.

