Bi adingaberi sexu erasoak egiteagatik bilatzeko nazioarteko agindua zuen gizon bat atxilotu dute Bilbon

2020an haren bikotekide ohia zenaren bi alaba adingaberi sexu erasoak egitea leporatuta atxilotu dute. Interpolek nazioarteko atxilotze agindua eman du haren aurka.

Bilboko mugimendu feministak sexu eraso bat salatzeko egindako elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Bilboko mugimendu feministak sexu eraso bat salatzeko egindako elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. MARISOL RAMIREZ / FOKU
edurne begiristain
2026ko uztailaren 31
11:32
Entzun 00:00:00 00:00:00

Espainiako Poliziak 37 urteko gizonezko bat atxilotu du Bilbon, haren aurkako nazioarteko atxilotze agindu bati jarraiki. 2020an haren bikotekide ohia zenaren bi alaba adingaberi sexu erasoak egitea leporatuta atxilotu dute.

Poliziak jakinarazi duenez, Brasilgoa da gizonezkoa, baina duela urte batzuk Mendatara (Bizkaia) joan zen bizitzera, eta han aldi baterako bizileku eta lan baimena zuen. Interpolek nazioarteko atxilotze agindua eman zuen haren aurka, eta Brasilgo agintariek Espainiako Poliziari jakinarazi zioten gizona Bizkaian egon zitekeela. Poliziak Bilbon aurkitu eta atxilotu du.

Auzia Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku dago, eta hark erabaki beharko du Brasilera estraditatzea onartzen duen ala ez. Bien bitartean, espetxean sartzeko agindu dute.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA