Futbola

Blas Ziarreta hil da, Bigarren Mailan zirela Athletic B eta Eibar zuzendu zituen entrenatzailea

2004an Eibarren entrenatzaile kargua utzi ostean, «funtsezko erreferentzia» bilakatu zen Athleticen harrobiaren kudeaketan. 79 urte zituela hil da.

Blas Ziarreta. ATHLETIC
Blas Ziarreta. ATHLETIC
Maddi Iturriotz Alkorta
2026ko azaroaren 17a
13:20
Entzun 00:00:00 00:00:00

Athleticek jakinarazi duenez, gaur zendu da Blas Ziarreta. Santurtzin (Bizkaia) jaiotako entrenatzaileak sei urte egin zituen Espainiako Bigarren Mailako aulkietan: 1991tik 1993ra bitartean, Athletic B taldea zuzendu zuen, eta 1999tik 2003ra, berriz, Eibar. 174 partida egin zituen Gipuzkoako taldearen gidari. Gaur hil da, 79 urte zituela.

Ziarretak klubean egindako lana goraipatu du Athleticek: «Bi hamarkadaz baino gehiagoz erreferentziazko figuretako bat izan zen Athleticen harrobiaren kudeaketan». Aipatutako bi talde horietaz gain, Sestao, Erandio, Aurrera, Burgos eta Badajoz (Espainia) ere zuzendu zituen. Talde horiek eta beste hainbatek doluminak adierazi dituzte, Euskadiko Futbol Federazioa tartean.

2004an, Eibarren aulkia utzi, eta Lezamara itzuli zen: Athleticekin hitzarmena duten klubekiko harremanen koordinatzaile aritzera. Handik urte batzuetara, Athleticeko idazkari tekniko izendatu zuten. Bizkaiko taldeak gogorarazi du harrobiaren kudeaketan «funtsezko erreferentzia» izan zela.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA