Langileei Bizkaiko hitzarmenean jasotakoa ordaintzera behartu dute auzitegiek Primark

Enpresako hitzarmena aplikatzen zien Primarkek langileei, nahiz eta Bizkaiko hitzarmen kolektiboan soldata handiagoak egon jasota. Helegitea jar dezake oraindik enpresak.

Madrilgo Primark denda, artxiboko irudi batean. JJ GUILLEN / EFE
Madrilgo Primark denda, artxiboko irudi batean. JJ GUILLEN / EFE
inaut matauko rada
2026ko azaroaren 2a
12:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du azken urteetan Primarkek gutxiegi ordaindu diela langileei, eta enpresa diferentzia hori ordaintzera behartu du, atzerako eraginez. ELA sindikatuak eman du ebazpenaren berri: auzitegiak ebatzi du langileei Bizkaiko ehungintzako hitzarmena aplikatu behar zaiela, ez enpresarena. Izan ere, Bizkaiko itunak Primarkekoak baino soldata handiagoak ezartzen ditu, eta enpresak berea aplikatu die.

Hala, 2024ko maiatzaren 23tik hona jasotzeari utzi dioten soldata ordaindu beharko die Primarkek. Hala ere, helegitea jartzeko aukera du oraindik enpresak, nahiz eta ELAk jada garaipen judizial gisa izendatu duen auzitegiaren ebazpena. Hain zuzen, ELA sindikatuak berak salatu zuen Primark, ondorioztatuz 2024ko maiatzaren 23tik aurrera lurraldeko ehungintza ituneko soldatak ordaindu behar zizkietela langileei, baina Primarkek ez zuen hala egin.

Sindikatuak denbora darama salatzen hainbat sektoretan, ehungintzan bereziki, enpresa handiak soldatak estatalizatzen saiatzen ari direla. Izan ere, Hego Euskal Herrian ia sektore gehienetan lurraldeetako hitzarmen propioak daude, eta Espainiako baldintzak baino hobeak izan ohi dira. Bada, estatalizazio horrekin, Hegoaldeko langileek gutxiago irabaziko lukete.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA