Seriesland jaialdia egingo dute hamabigarrenez Bilbon, ostegunetik igandera

Haurrentzako 'Bat, bi, hiru eta lau. Doinuak hamalau!' websaila estreinatuko dute ostiralean jaialdian. Quebeceko hainbat sortzaile gonbidatu dituzte.

Seriesland jaialdiaren 12. aldia aurkeztu dute gaur, Bilboko Azkuna zentroan. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Seriesland jaialdiaren 12. aldia aurkeztu dute gaur, Bilboko Azkuna zentroan. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
urtzi urkizu
2026ko azaroaren 3a
15:35
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hamabigarren urtez, nazioarteko websailen jaialdia antolatu dute Bilbon. Seriesland da jaialdiaren izena duela urte batzuetatik hona, eta euskarazko fikzio batzuk ere ikusteko aukera izango da datozen egunetan. Ostegunean hasi eta igandera arte iraungo du 12. Seriesland jaialdiak.

Euskal Sailean, Bat, bi, hiru eta lau. Doinuak hamalau! euskarazko websaila estreinatuko dute. Musika hezkuntza lantzen dute saioaren hamar ataletan: notak, erritmoak, melodiak eta harmonia... Gaztetxoentzat pentsatuta dago. Kolorez eta dibertsioz betetako abenturak biziko dituzte protagonistek. Haurrentzako beste websail batzuk ere emango dituzte.

EITB taldeko Primeran plataforman aurten estreinatu dituzten hiru telesail emango dituzte ostiral gauean: Argi gorriak, Piztiak eta Odol ilargia. Larunbatean sariak banatzeko ekitaldia egingo dute Bilboko Guggenheim museoan, 20:00etan. Iaz bezala, Euskal Herriko eduki sortzaile onena ere sarituko dute. Hautagaien artean Julen Unanue, Aritz Mendiola eta Asier Morillo daude.

Aurten herrialde gonbidatua Quebec da. Herrialde horretako Catherine Moreau eta Katie Uhlmann sortzaileek jardunaldi profesional batean parte hartuko dute ostiralean, Azkuna zentroko Bastida aretoan. Toki horretan bertan aurkeztu dute gaur jaialdiaren 12. aldia.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA