Eusko Jaurlaritza

Arrantza sektorea indartzeko egitasmoa

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko eta Gipuzkoako baxurako arrantza sektoreak Kofradia Basque Seafood ekinbide estrategikoa martxan jarri dute, euskal arraina eta haren balio-kate osoa indartzeko.

Kofradia Basque Seafood
Langile bat, arraina sailkatzen, Berriatuko instalazioetan. IREKIA
2026ko ekainaren 20a
05:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Gipuzkoa eta Bizkaiko baxurako arrantza sektoreak Kofradia Basque Seafood egitasmoa bultzatu dute, euskal arrainaren posizioa indartzeko eta haren balio-kate osoa sendotzeko asmoa duen ekinbide estrategikoa, jatorritik hasi eta eraldaketa eta merkaturatzeraino.

Asmoa da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) balio erantsi handiagoa sortzeko aukera emango duen eredu bat sendotzea, itsasoari lotutako jarduera indartzea eta euskal arrantza sektorearen posizioa hobetzea, merkatuen eta kontsumo ohituren eraldaketaren testuinguruan.

Proiektuaren balio nagusietako bat da flota, industria eta merkatua modu sendoagoan lotzen dituela, eraldaketa ahalmen handiagoa duen, produktuaren gaineko kontrol handiagoa bermatzen duen eta portuei zein arrantzari lotutako ekoizpen sarearentzat itzulkin handiagoa dakarren eredu baterantz aurrera egiteko aukera emanez.

«Kofradia Basque Seafood sektoreari indar handiagoa emateko eta euskal arraina balio handiagoko, etorkizun handiagoko eta eraldatzeko gaitasun handiagoko posizio batean kokatzeko apustu partekatua da», azaldu zuen Amaia Barredok, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, apirilaren 15ean, Berriatuan (Bizkaia), egitasmoaren aurkezpen ekitaldian.

Era berean, Barredok nabarmendu zuen proiektuak flota, industria eta merkatua estrategia beraren baitan lerrokatzeko modu bat dela, sektorearentzat eta herritarrentzat gero eta garrantzitsuagoak diren elementuak indartuz, hala nola kalitatea, elikagaien segurtasuna, trazabilitatea eta baliabideen kontrola.

«Eredu aldaketa baten aurrean gaude: katean parte hartzetik haren etapa guztietan zeregin zeharkakoa izatera igaro gara. Harrapaketa, eraldaketa eta merkaturatzea integratzeak kalitate, trazabilitate eta jasangarritasun berme osoak dituen produktua eskaintzeko aukera ematen digu, prozesu osoaren ikuspegi integral batekin. Une honetan, berrasmatu eta merkatuaren behar berrietara egokitu behar da», azpimarratu zuen Norberto Emazabelek, Gipuzkoa eta Bizkaiko kofradien izenean.

Ildo horretan, azpimarratzekoa da produktuaren balioa jatorritik eraikitzearen garrantzia. Kofradia Basque Seafood egitasmoak arrainaren ibilbide osoaren trazabilitatea eta kontrola bermatzeko aukera ematen du, kalitatearekiko konpromisoa indartuz eta baxurako zein artisau arrantzako flotaren eguneroko lana balioan jarriz.

Kofradia Basque Seafood hiru 3 milioi euro inguruko hasierako inbertsioarekin sortu da, hasierako fasean 25 lanpostu zuzen sortzeko aurreikuspenarekin, eta Berriatuan, Getarian (Gipuzkoa) eta Bermeon (Bizkaia) dauden instalazioetan oinarritutako egitura industrialarekin. Instalazio horietatik aurrera eramango da arrain fresko, izoztu eta eraldatuari lotutako jarduera.

Formatu eta soluzio berriak

Egitasmoak, gainera, eraldaketaren eta balio erantsiaren aldeko apustua egiten du, merkatuaren egungo eskaeretara egokitutako formatu eta soluzio berriak garatzeko gaitasunarekin, baita kontserbazio eta prozesamendu teknologia aurreratuak txertatuz ere; horien artean, banakako izozketa azkarra (IQF), produktuaren kalitatea mantentzea eta urte osoan eskuragarritasuna indartzea ahalbidetzen duena.

Halaber, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza eta sektoreak partekatzen duten helburu nagusi batekin egiten du bat: arrainaren kontsumorako sarbidea erraztea, bereziki belaunaldi berrien artean, egungo ohituretara egokitutako formatu eta soluzioen bidez, kalitatea, segurtasuna eta jatorriko produktuarekiko lotura alde batera utzi gabe.

Eusko Jaurlaritzak eta baxurako euskal arrantza sektoreak elkarlanean lan egiteko ildoari eusten diote, sektoreari sendotasun handiagoa emateko, epe luzeko bideragarritasuna indartzeko eta EAEn balio gehiago sortzeko gaitasuna duen elikadura kate sendoagoa eta lurraldearekin lotura handiagoa duena eraikitzen jarraitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA