Euskal produktuak

Barabeltz baratxuri beltza, elikagai preziatua

Barabeltz baratxuri beltza ederra da, oso gozoa, elikagai bikaina eta osasungarria.

Barabeltz baratxuri beltzak zapore leuna du, gozoa. Ez da mina eta ez du hatsik eragiten. BARABELTZ
2020ko abenduaren 9a
09:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Barabeltz baratxuri beltzak testura biguna du, krematsua da. Usain eta kolore bizikoa, zapore leuna du. Elikagai osasungarria da, bikaina, nutrizio onura ugari ematen baititu.

Erabat naturala da. Baratxuri freskoaren heltze eta hartzidura prozesu baten ondorioz lortzen da. Prozesua guztiz naturala da, kontserbatzailerik edo bestelako gehigarri kimikorik erabili gabe. «Baratxuri freskoa ganbera batean jartzen da, hezetasunarekin eta tenperatura jakin batean berrogei egunean; kolorea aldatuz joaten da, zaporea, testura, eta emaitza baratxuri beltza da; ez dauka zerikusirik baratxuri zuriarekin», Xabier Iñarrairaegiren hitzetan.

Baratxuri beltzaren zaporeari umami deitzen diote japonieraz; zapore atsegina esan nahi du. «Bosgarren zaporea deitzen zaio». Izan ere, baratxuri beltzaren jatorria ekialdeko Asian dago, Koreako, Japoniako, Txinako eta Thailandiako sukaldaritzako osagai tradizional bat baita.

Ez da mina eta ez du hatsik eragiten, hartzidura prozesuan hori eragiten duten substantziak desagertu egiten direlako. Gordinik jan daiteke, haragiaren eta arrainen ongailu gisa; kroketa, saltsa eta abarren osagarri gisa; edozein jaki, arroza, pasta, entsalada, garnizio eta abarren ongailu gisa; eta gozogintzan ere bai, pastel, tarta, txokolate eta abarren osagai gisa.

Baratxuri beltza preziatua da, sukaldari ezagun ugarik erabiltzen dute. Besteak beste, Andoni Luis Aduriz, Ramon Roteta, Elena Arzak, Martin Berasategi, Ferran Adria, David Muñoz, Pepe Solla, Rodrigo de la Calle, Francis Paniego eta Mario Sandoval aipa daitezke. Etxeetan ere, gero eta gehiago kontsumitzen da.

Onura ugari

Baratxuri beltzak kolesterola eta triglizeridoak murrizten laguntzen du, arteria koronarioen efektu baso-zabaltzaile garrantzitsua da, eta antioxidatzaileen iturri oparoa. Halaber, estresaren, antsietatearen eta depresioaren kontra eraginkorra da.

Kirolarientzat, errendimendu altuko atletentzat eta ikasleentzat energia emaile naturala da. Proteinatan joria da, eta ehunak leheneratzen eta sortzen laguntzen du. Horrela, kirolari ugarik hartzen dute, gordinik ere bai, Iñarrairaegik azpimarratu duenez: «Futbolariek, mendizaleek, atletismoan, bizikletan edo motoan ibiltzen direnek...».

Baratxuri beltz krema

Barabeltz enpresa baratxuri beltz krema ere merkaturatzen hasi da. «Baratxuri beltza, azala kenduta eta ur pixka batekin nahastuta. Ogi txigortuan zabalduta jateko ederra da. Sukaldean ere oso erabilgarria da, baratxuriari azala kendu beharrik ez baitago, eta mostaza moduan ere balia daiteke arrainarekin, haragiarekin edo nahi denarekin».

Barabeltz baratxuri beltz krema.BARABELTZ

Kalitatea eta gertutasuna

Barabeltz S.L. familia enpresa da. Ugao-Miraballesen (Bizkaia) du egoitza, Usila industrialdean. Elikadura osasungarria eta kalitatezkoa sustatzea da haien filosofia. Horrela, bi irizpide horien arabera erabiltzen dute baratxuri freskoa: kalitatea eta gertutasuna.

Gertuko ekoizleen goi mailako kalitateko baratxuri freskoa da, ohiko ekoizpenekoa nahiz ekoizpen ekologikokoa. «Baratxuri morea erosten dugu, benetako baratxuri morea, kalitate handikoa, eta Nafarroatik ekartzen dugu kopururik handiena».

Era berean, bertakoa bultzatzeko asmoarekin bat, langileak ingurukoak dira. «Diseinua eta instalazio guztiak egin genituenean ere, lan horietan aritu den jende guztia hemengoa izan da. Gainera, arazoren bat egonez gero, zerbitzu teknikoa hemen bertan dago. Bertakoaren edo gertukoaren filosofia da gurea, alde guztietatik begiratuta. Produktua, langileak, instalazioak, denak bertakoak dira».

Barabeltz baratxuri beltza Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako saltoki ugaritan eskura daiteke: janari-dendak, belar-dendak, harategiak... Barabeltzen webgunean ageri dira saltoki guztiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.