BETERRI-BURUNTZA MANKOMUNITATEA

Abian da Beterri-Buruntza Mankomunitatea, gure lurraldea indartzeko funtsezko urratsa

Lantaldeak zabalik dauzka bulegoko ateak, eta herritarrak eta enpresak animatu ditu eskaintzen dituen baliabideak erabiltzera, helburu honekin: lurraldearentzat etorkizun oparoagoa, ekologikoagoa eta sozialki inklusiboagoa eraikitzea elkarrekin.

Beterri-Buruntza Mankomunitatea
Beterri-Buruntza Mankomunitateak aholkularitza, formakuntza, trebakuntza eta martxan dauden zenbait egitasmo kudeatzen ditu. BETERRI-BURUNTZA MANKOMUNITATEA
2026ko apirilaren 25a
05:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Pausoz pauso egituratu dute 2022. urtearen hasieran sortutako Beterri-Buruntza Mankomunitatea, guztiz operatiboa izateraino. Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil udalerrien borondatez eratutako erakundea buru-belarri ari da lurralde horretako biztanleen ongizatea areagotzeko jarduera eta zerbitzu bateratuak ematen, misio honekin: Beterri-Buruntzako egoera sozioekonomikoa indartzea. Hori horrela izanik, gure lurraldea indartzeko urrats funtsezkoa da; bestela esanda, eskualdearen garapen integralerako motorra da eta izango da.

Mankomunitatearen jardun esparru nagusiak hauek dira: herritarrak, herriguneetako negozioak eta lurraldeko enpresak. Herritarrentzako zerbitzu egonkor eta egitasmoek haien bizi kalitatea hobetzea dute helburu, gizarteratzea eta lan munduratzea erraztuta. Aurrena, erabiltzaile bakoitzaren gaitasunak identifikatzen dituzte, gero prestakuntzaren bidez sustatu eta aukera egokiekin konektatzeko. Jardun horren zutabea aukera berdintasuna denez, inor atzean ez geratzeko diseinatu dituzte Enplegu eta Prestakuntza saileko langileek.

Beste alde batetik, Ekintzailetza saileko beharginak negozio berriak sortu nahi dituzten pertsonen bidelagunak dira, negozio bat hutsetik abiarazi nahi dutenekin hasita eta ondorengo bila ari den eta eskualdatua izan daitekeen jarduera ekonomiko batekin jarraitu nahi dutenenganaino. Dirulaguntzei buruzko informazioa eta doako aurrez aurreko formakuntza pilulak ere ematen dituzte.

Hirugarrenik, lurraldeko edozein sektoretako enpresei lehiakorrak eta iraunkorrak izaten laguntzea da Enpresa eta Sustapen sailekoen zeregina. Hiru esparru estrategiko lantzen dituzte: ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa. Horietako bakoitza garatzen dute etengabeko aholkularitza zerbitzuaren, aldizkako formakuntza aurreratuen, dirulaguntzen zein doako egitasmo zehatzen bidez.

Ateak zabalik dauzka lantaldeak, eta herritarrak eta enpresak animatzen ditu baliabideak erabiltzera, honetarako: etorkizun oparoagoa, ekologikoagoa eta sozialki inklusiboagoa eraikitzeko, elkarrekin.

Beterri-Buruntza Mankomunitatearen bulegoa Hernaniko Akarregi industrialdeko 10. zenbakiko 2. solairuan dago. Argibide guztiak atsegin handiz ematen dituzte telefonoz (943-24 45 23) eta posta elektronikoz (harrera@beterriburuntza.eus).

Beterri-Buruntza Mankomunitatea
Beterri-Buruntza Mankomunitateak herritarrei, herriguneetako negozioei eta lurraldeko enpresei zuzendutako zerbitzuak ematen ditu. BETERRI-BURUNTZA MANKOMUNITATEA

Doako lau zerbitzu, herritar eta enpresen beharrei erantzuteko

ENPLEGU ZERBITZUA

Norentzat da?

•Lurraldeko langabeentzat edota beren 
lan egoera hobetu nahi dutenentzat.

Zer eskaintzen da?

•Lan mundura sartzen laguntzeko bidelaguntza eta eskualdeko baliabideei buruzko orientazioa.

•Enpresentzako kontratazio dirulaguntzak eta kontratazio aukeren sustapena.

•Lan- mundura sartzeko bakarkako nahiz taldekako formakuntza eta mentoring egitasmoak.

•Prestakuntza saioak: ikasketen homologazioa, lana eta ongizatea...

•Enplegu eragileen arteko harremana sustatzea.

TURISMO ZERBITZUA

Norentzat da?

•Lurraldeko turismo eragileentzat.

Zer eskaintzen da?

•Lehiakortasuna hobetzeko egitasmoetan bidelaguntza: Euskadi Gastronomika, Familia Turismoa, Kode Etikoa...

•Turismo eskaintza bistaratzeko euskarrien zein jardunaldien kudeaketa.

•Aholkularitza etengabea beharrezko gaietan.

•Turismo eragileen arteko harremanen sustatzea.

ENPRESA ZERBITZUA

Norentzat da?

•Lurraldeko enpresentzat (industrialak nahiz herriguneetako negozioak).

Zer eskaintzen da?

•Egitasmo aurreratuak adituen eskutik digitalizazioan, berrikuntzan, jasangarritasunean zein talentuaren arloan.

•Taldekako formakuntza saioak enpresen intereseko gaietan.

•Bidelaguntza, negozioen eskualdatze prozesuetan.

•Aholkularitza etengabea, beharrezko prozesuetan.

•Enpresen arteko harremana sustatzea.

EKINTZAILETZA ZERBITZUA

Norentzat da?

•Lurraldean ekin nahi dion ororentzat.

Zer eskaintzen da?

•Bidelaguntza ekite prozesu osoan.

•Taldekako formakuntza saioak ekiteko gai funtsezkoetan.

•Negozio berrien ikusgarritasunaren sustapena.

•Ekiteko dirulaguntzei buruzko informazioa eta aholkularitza.

Beterri-Buruntza Mankomunitatea
Pertsonek osatzen dute Beterri-Buruntza Mankomunitatea eta pertsonentzat lan egiten dute. BETERRI-BURUNTZA MANKOMUNITATEA

88

•88 langabek jaso dute formakuntza teoriko-praktikoa eta bidelaguntza, beren laneratze aukerak handitzeko.

51

•51 enpresak parte hartu dute beren hiru lehiakortasunak (ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa) hobetzeko egitasmoetan.

133

•133 ekintzaile artatu dituzte haien negozio ideiak martxan jartzeko.

46

•46 turismo eragileri eman diete bidelaguntza haien lehiakortasuna hobetzeko urratsetan.

Andoni Arzallus

«Ezin hobeto aholkatu naute»

Andoni Arzallus • Arenza tailerreko ekintzailea

Eraiki eta konpondu. Hori da Andoni Arzallus usurbildarrak egiten duena euskal musika instrumentu tradizionalekin, Arenza tailerrean. Hobby gisa hasi zena profesionalizatzea erabaki eta orduan jo zuen Mankomunitatera, lagun batek gomendatuta. «Autonomo gisa alta emateko pausoak, kontu legalak... Gezurra dirudi baina tramite asko egin behar dira eta ezin hobeto aholkatu naute hasiera-hasieratik; behar nuen informazio eta laguntza guztia eman didate. Haiengana jotzea gomendatzen dut, inolako zalantzarik gabe».

Eider Manso

«Euskarri oso irisgarria da»

Eider Manso • Ferdoux Egiturak enpresako kidea

Hernaniko familia enpresa bat da Ferdoux Egiturak. Talentua kudeatzen du bertan Eider Manso lasarteoriatarrak, eta esan du «zoragarria» izan dela eskualdean Beterri-Buruntza Mankomunitatea eratu izana. «Euskarri oso irisgarria da guretzat. Edozein galdera, arazo eta abar dugula, hortxe daude». Egin dituzten proiektuen artean nabarmenena «negozioaren digitalizazioa» izan da: «Informazioa falta zitzaigun erabaki jakin batzuk hartzeko. Lankidetzari esker, fabrikazio prozesu osoa eta aginte mahaia egin ditugu».

Beterri-Buruntza Mankomunitatea
beterri qr copia

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA