Uda honetan, EROSKIk 43 milioi euro baino gehiago erabili ditu eskaintzak, sustapenak eta deskontuak egiteko, eta inbertsio hori bezeroei aurrezten laguntzeko egingo du, baita marka propioa beti prezio onean izateko ere.
Honelakoak izango dira EROSKIren eskaintzak udan: 2x1, 3x2, bigarren unitateak %50era eta %70era, beherapen digital eta fisikoak, eta zozketak. Gainera, EROSKI Clubeko eta Capraboko bazkideek eskura izango dituzte udako 900.000 opari, baita zozketak, sariak eta sustapen gehigarriak ere, eta Dominikar Errepublikako Punta Canarako bidaia izango da saririk gorena.
Halaber, EROSKI markako beste 100 produktu merkaturatuko dira udako beharrak hobeto betetzeko.
Beatriz Santos EROSKIko zuzendari komertzialak azaldu duenez, «uda da garairik berezienetako bat gure bezeroentzat, eta lagundu egin nahi diegu eskaintza erakargarri batekin eta haien beharretara egokitutako produktu sorta batekin. Gainera, gure sustapenei esker, familiei laguntzen diegu udako erosketetan dirua aurrezten».
Udako kontsumo ohiturak
Beraz, EROSKIren laguntza estimagarria izango da familientzat uda honetan. 2024ko datuetan oinarrituta, EROSKIk udako kontsumo ohituren gaineko azterketa nazionalaren emaitzak aurkeztu ditu, eta ikusten da familiek diru gehiago gastatzen dutela ekainean, uztailean eta abuztuan. Erosleek batez beste %9,5 diru gehiago xahutu dute sasoi horretan, 2024ko hilabeteetako batez bestekoarekin alderatuta, hau da, 384,60 euro hilean. Bezero bakoitzak erositako unitate kopurua ere handiagoa izan da (%10,8) eta erosketa ekintzen kopurua ere bai (+9,1).
Txostenean, azpimarratzekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) bezeroa asko mugitzen dela udan: Bizkaia bakarrik kontuan izanik, EROSKIko ohiko bezeroen %40k egiten ditu bere erosketak lurraldetik kanpo, batez ere Gipuzkoara (%37), Arabara (%23), Kantabriara (%11) eta Nafarroara (%7) aldatzen da haren gastua, baina markari leial zaio, EROSKIk Espainiako iparraldean duen denda sare zabalari esker.
Bitxia da ikustea bost kontsumitzailetik batek sei aldiz gehiago erosten duela hilabeteotan udako produktuen kategorietakoren bat eta, horrekin batera, kide gutxiago dituzten etxeek gastatzen dutela diru gehien horretan. Hala, bakarrik bizi direnek 137,6 euro erabiltzen dituzte hilean udan; horrek esan nahi du urtean batez beste xahutzen dutena baino 1,5 aldiz gehiago xahutzen dutela. Seme-alaba helduak dituzten familiek, berriz, 601,3 euro (1,1 aldiz gehiago urtean batez beste gastatzen dutena baino).
Udako kategoria klasikoek, horien artean freskagarriek, garagardoek, izozkiek, frutek eta eguzkitako produktuek, gastu guztiaren %18 hartzen dute udako hiruhilekoan. EAEn beste komunitate batzuetatik gehien bereizten diren kategorien artean, izozkiak, produktu iberikoak eta garagardoa dira desiragarrienak; beste eskualde batzuetan, berriz, freskagarriak, ura eta fruta.
Baina dena ez da izaten beroa eta aire libreko planak. Udan, eskolako lanak egin behar izaten dira, eta hori ere islatuta ageri da EROSKIren azterketan; esaterako, nabarmentzekoa da nola igotzen diren gehien Euskarako koadernoak; horien atzetik datoz hondartzako zapiak eta lorezaintzari loturiko guztia.
Udako produktuak
Eta ez da bakarrik aldatzen erosketa orgatxoan sartzen dena, unea ere aldatzen da: hilabeteotan, familiek eta erosleek bero gutxien egiten duen orduetan egiten dituzte erosketak; hala, handitu egiten dira EROSKIra goizean (%39,2) eta gauean (%13,5) egiten diren bisitak. Kanalei dagokienez, hipermerkatuei %51,1 igotzen zaizkie salmentak kategoria horietan urteko batez bestekoarekin alderatuta, eta haien atzetik datoz supermerkatuak (+%45,3) eta online denda (+18,8).
Gainera, udan gehien txandakatzen diren hiru kategorien artean daude garagardoa, freskagarriak eta izozkiak, eta batez ere jaiarekin zerikusia duten saskiek hartzen dute garrantzia; gainetik soilik izaten dituzte asteroko erosketak, armairuan gordetzekoak eta produktu freskoak.
Horrez gain, azterketak erakusten du udako saskian ez dela maiztasuna bakarrik aldatzen, bolumen handiagoa ere izaten dela. EROSKIk %5 handitzen ditu salmenta erreferentziak urteko batez bestekoarekin alderatuta, eta gehienbat handitzen dira parafarmazia, eguzkitako produktuak, fruta, izozkiak eta arropa.
Dena den, ikusten da marka propioa erosteko joera handiagoa dagoela, udan kontsumitzailea markazaleagoa bihurtzen baita: fabrikatzaile markaren kuota %63,2 igotzen da (+%0,5). Uztaila da gehien handitzen den hilabetea.
Banaketa talde liderra
EROSKI banaketa talde liderretako bat da Espainiako estatuko iparraldeko merkatuan —Galiziatik Balear Uharteetara—, %12,7ko merkatu kuotarekin; eta liderra da EAEn, Nafarroan, Galizian eta Balearretan. 2024aren amaieran, 1.502 saltoki zituen bere sare komertzialean: besteak beste, supermerkatuak, hipermerkatuak, cash & carry-ak eta online supermerkatuak, baita gasolindegiak, kirol dendak eta elikagaien arlokoak ez diren beste negozio batzuk ere.
Aipagarria da EROSKIk 6,4 milioi Bezero Bazkide baino gehiago dituela, eta 27.600 pertsonak baino gehiagok osatzen dutela langile taldea; horietatik 9.000, gainera, bazkide eta jabe dira.