Duela aste bete baino gutxiago ireki zituzten Sibari Republic kosmetika markako kideek bere pop-up saltoki berriko ateak Gasteizen. Irekiera egunak ikusmin ikaragarria sortu zuen; denda ireki baino ordu-erdi lehenago, ia Plaza Berriraino iritsi ziren jende-ilarak sortu ziren.
Bisitariak Serum Origin berria probatzeko irrikaz zetozen. Serum berria, aurreko bertsioa baino handiagoa izateaz gain, formula eraginkor batekin eta diseinu berritzaile batekin baitator. Dena den, berrikuntza eta diseinu berritzaile hauek eguneko protagonista nagusietakoak izan baziren ere, ez ziren bakarrak izan. Aurten, Sibari Republic euskal kosmetika markak urte luzez beherapen txikiagoak izan dituzten produktuak %50 deskontuarekin eskaintzea erabaki du, eta jendeak produktu horiek erosteko aukera ez du galdu nahi izan.

Deskontu horiei esker Serum Collagen produktua hanka-hanka dabil Serum Origin-arekin, aurtengo bigarren produkturik salduenena bilakatuz. Produktu hori egokia da elastikotasuna eta irmotasuna berreskuratu nahi duten pertsona guztientzat. Kolageno natural hidrolizatua du oinarri, eta, horri esker, larruazalaren elastikotasuna %66an eta irmotasuna %63an hobetzeko gaitasuna du. Baina ez hori bakarrik, Bakuchiol deituriko aktiboari esker, orban estetikoak tratatzen ere laguntzen du. Beraz, produktu bakar batekin hiru arazo nagusiri aurre egitea posible da. Gainera, eta azaroaren 29ra rte, erdi prezioan lortu ahalko denez, aukera paregabea da 120 euro balio dituen produktu bat 60 euroren truke etxera eraman ahal izateko.
Produktu berritzaileak
Sibari Republic-ek Euskal Herrian kosmetika markarik ezagunenetako bat izatea lortu badu, azken urteotan egindako lana eta erakutsi duen gardentasunarengatik izan da. Marka sortu zenetik, urtero aurkeztu ditu jendearen larruazala zaintzen laguntzeko produktu berritzaileak. Baina ez hori bakarrik, bezeroak kontuan izan dituzte beti, hasieratik haien iritziak eta beharrizanak lehenetsiz eta haien arabera produktuak sortuz. Horri guztiari esker, euskaldunen errespetua eta estimua lortu dute, urtez urte arrakasta handiagoa lortzen jarraituz.
Sibari Republic marka osatzen duen euskal zientzialarien taldea bere kosmetikako produktuak saltzen hasi zenetik lau bilduma berri kaleratu ditu. Hala ere, marka bereizten duen espiritu zientifikoak bultzatuta, Sibari Republic-ek bere mira zabaltzea erabaki du, 2026tik aurrera larruazalaren zaintzan erabat murgiltzeko. Itziar Beitia Sibari Republic kosmetika markaren arduradunak azaldu duenez, Serum Origin berriaren aurkezpenak datorren guztiaren zati txiki bat baino ez du islatzen: «Iaz aurreratu genuen bezala, 2026an Sibari Republic-ek produktu eskaintza zabalagoa izango du, adinaren aurkako produktuez gain, larruazaleko afekzio espezifikoak ere tratatu ahal izateko. Produktu berritzaile ugari barneratuko ditugu markan, horien artean, teknologia propioak eta patentatuko formulak».
Argi dago, konformismoa ez dagoela marka honen hiztegiaren barruan. Arduradunak iragarri duen bezala, Sibari Republic handia den zerbaitetan dabil lanean eta laster izango dugu hori guztia ezagutzeko aukera, baina bien bitartean, eta Gabonak ate joka dabiltzala ikusita, Euskadirako zabaldu duten promozio esklusiboa aprobetxatu beharko dugu.
Ez itxaron azken unera arte eta abiatu zaitezte azaroaren 29a baino lehen, Bilbon, Doniostian eta Gasteizen zabaldu berri dituzten dendetara %50etako deskontuak lortu ahal izateko. Bertara ezin bazarete joan, ez larritu, Sibarirepublic.com webgunearen bidez beherapen berdina lortu ahal izango duzue eta. Hori bai, ez itxaron dagoeneko zenbati produktu agortuta baitaude. Helbide hauetan daude hiru denda horiek: Bilboko Ercilla kaleko 25. zenbakian, Donostiako Loiola kaleko 7. zenbakian eta Gasteizko Independentzia kaleko 2. zenbakian.