AGOURREN ENPLEGUBERRIAK LIZARTZAN
Nafarroa Behereko Agour enpresak gaztandegi bat zabaldu du Lizartzan (Gipuzkoa), eta hamabi enplegu sortuko ditu han datozen lau urteetan. Ossau-Iraty sor-markako gazta ekoitziko dute fabrika berrian, baina baita Idiazabal sor-markakoa ere. Gaztak egiteko Tolosaldeko esnea erabiliko dutela jakinarazi du Agourrek, tokiko ekonomia bultzatzeko apustua egin dutela hasieratik, eta Lizartzako plantarekin ere horixe bera egin nahi dutela.