164 milioiren laguntzak irtenbide berritzaileak lortzeko

Europako Batzordeak zabaldu du deialdia, enpresa txiki eta ertainei laguntzeko asmoarekin. Bihar amaituko da parte hartzeko epea.

Innonbasqueren ekitaldi bat, Donostian, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
Paulo Ostolaza.
2020ko martxoaren 17a
13:48
Entzun

Koronabirusaren krisiari aurre egiteko konponbide berritzaileak, eta azkar. Hori da Europako Batzordearen diru laguntza berria jasotzeko eskatzen zaiena, nagusiki, enpresa txiki eta ertainei eta start-up-ei. 164 milioi euroren diru laguntzak eskaini ditu, eta berehala egin behar da eskaera: bihar arratsaldeko bostetan amaituko da parte hartzeko epea.

Batzordeak bizkortu egin nahi du Berrikuntzaren Europako Batzordearen diru laguntzak emateko prozesua, ahalik eta azkarrena abian jar daitezen koronabirusaren aurka egiteko modua ematen duten berrikuntzak.

Dagoeneko badira zenbait proiektu martxan, lehendik emandako laguntzei esker. Askotariko helburuak dituzte: besteak beste, bakartze unitate espezializatuak garatzea, material birala ezabatzeko iragazkiak sortzea, eta epidemietan giza mugikortasuna arakatzea.

Innobasqueren parte hartzea

Enterprise Europe Networkek egin du diru laguntzok jasotzeko deialdia, nazioarteko proiekzioa duten enpresa txiki eta ertainei laguntzeko munduko sarerik handienak. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak ere parte hartzen du bertan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.