Lan merkatua

3.800 langabe gehiago Hego Euskal Herrian

Urteko hirugarren hiruhilekoan 1.100 okupatu gehiago zenbatu ditu INEk.

Nafarroako enplegu zerbitzua. IñIGO URIZ, ARGAZKI PRESS
Iker Aranburu.
2017ko urriaren 26a
10:52
Entzun

Espainiako estatistika erakundeak dio 151.100 lagun daudela lanik gabe Hego Euskal Herrian. Horietatik 73.200 Bizkaian daude (+5.400), Nafarroan 32.800 (-200), Gipuzkoan 28.500 (+2.000), eta Araban 16.600 (-3.300).

Duela urtebete baino 20.500 gutxiago dira langabeak. Jaitsiera horretatik hiru laurden biztanleria aktiboaren jaitsierari zor zaio (-15.200 azken urtean), lanean daudenak 5.400 gehiago baizik ez direlako. Azken hiruhilekoan, ordea, gora egin dute aktiboek (4.900).

Langabeen %53 emakumeak dira Hego Euskal Herrian (80.100), eta %47, berriz, gizonezkoak (71.000). Emakumeen artean langabezia tasa hiru puntu handiagoa da: emakumeen artean %12,88 daude lanik gabe, eta %9,94 dira gizonen artean. Orotara, langabezia tasa %11,31ra igo da lau lurraldeetan. Euskal Herri osoan apur bat apalagoa da, Iparraldean tasa txikiagoa delako. Gaindegiak aurki berrituko du bere datua.

Gipuzkoak du, Hegoaldeko lurraldeen artean, langabezia txikiena (%8,73). Azken hiruhilekotik hona, ordea, igo egin da (%8,18 zen orduan). Igo egin da Bizkaian ere (%12,54tik %13,42), eta hark du tasarik handiena. Araban asko jaitsi da (%13,05etik %10,95era), eta ia ez du aldaketarik izan Nafarroan (%10,55etik %10,52ra igaro da).

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.