Enplegua

5.100 langabe gehiago Euskal Herrian

2018. urtearen hasieran langabezia tasa hiru hamarren igo da, %10,38ra arte.

jarraia151318.jpg
Iker Aranburu.
2018ko apirilaren 26a
16:30
Entzun

Ohikoa den moduan, urtearen hasieran gora egin du langabeziak. INEren eta Insee-ren datuak bilduta, Gaindegiak dio 155.300 lagun daudela lanik gabe Euskal Herrian, 2017ko azken hiruhilekoan baino 5.100 gehiago (+0,3).

Nafarroan (+2.600) eta Araban (+2.300) handitu da gehien langabezia, baina gora egin du Bizkaian (+900) eta Ipar Euskal Herrian ere (+900). Gipuzkoan, berriz, 1.300 langabe gutxiago zenbatu ditu INEk. 

Ipar Euskal Herrian dago langabezia tasarik txikiena, %7,66 hain zuzen ere, baina gertu du dagoeneko gipuzkoa, %7,93ko tasarekin. Araban eta Nafarroan aktiboen %10,54 daude lanik gabe, eta %12,61, berriz, Bizkaian.

Europako Batasuneko bost estatuk soilik dute Euskal Herriak baino langabezia tasa handiagoa: Greziak (%21,1), Espainiak (%16,7), Italiak (%11,6), Kroaziak (%11,3) eta Ziprek (%10,9).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.